Erabaki Hartzaile Unibertsala


Internet askatasuna da. Gizaki zentzudun orok daki hori, telebistan Telefonika, Vodafone eta zorion saltzaile horiek etengabe errepikatzen diguten bezala. Internet zoriona da, internetek gure bizitza errazten digu. Eta horretarako daukagu Erabaki Hartzaile Unibertsala. Beste ezer egingo ez balu ere, izenagatik soilik mereziko luke existitzea. Baina izen dotorea ez ezik, funtzio dotorea ere badauka, erabakiak hartzea.

Sonic ala Mario? Star Wars ala Star Trek? Sagardoa ala kokakola? Kontsolarekin ala ordenagailuarekin jolastu? Utziozue erabaki astun horiek Erabaki Hartzaile Unibertsalari. Galdera egin, botoia sakatu, apur bat itxoin eta bizitza erraztuta. Eta zu pozik eta libre. Gozatu.

Bide batez, gaia atera dela aprobetxatuz, galdera luzatuko dizuet. Zer duzue nahiago, ordenagailuarekin ala kontsolarekin jolastu? Erabaki Hartzaile Unibertsala erabili dezakezue.

Iturria: Microsiervos, Erabaki Hartzaile Unibertsala

Comments

Popular Posts