Battlestar Galactisimpsons

Txiripaz, interneten denbora galtzen ari nintzela, Arkakuxue bloga topatu nuen, zeinean Warp Bortzen deskribapena egiten zuten:

"[...] bideojoko edota film alorrekoa dela iruditu zait. Matrix, Star Wars… bezalako filmak etorri zaizkit burura. Oso fondo edo atzekalde iluneko bloga da eta Simpsons itxurako pertsonaiak biltzen ditu [...]"
Eta noski, nor naiz ni blog interesgarri honen idazle txit errespetagarriari aurka egiteko? Inor ez. Beraz, hemen duzue Warp Bortzeko sarrera tipiko eta topiko bat. Galactica eta Simpsondarrak bateginik. Zer gehiago eska dezakegu? (ADI: Telesailaren lehenengo denbotaldi osoa ikusi ez duenak, hobe du sarrera hau estekatu eta gerorako utzi!)








Bereziki gustatu zaidana multi Boomerrena izan da, besoetan txigorgailua eta guzti duela. Eta zuentzako zein da marrazkirik onena?

Iturria: La Neurona Absurdan ikusia, eta Dylan Meconis-en lana.


Comments

Popular Posts