Newtonzale zapuztaileek Marty McFly hil dute

Esan bezala. Zientzia zale eta errealitate zale izorratzaileok Doc-en De Lorean miragarriaren denbora bidaiak jasan ezinik (beraiei bururatu ez zitzailelako zihurrenik) Marty hil dute, ondorengo irudietan azaltzen duen bezala. Izorratzaile halakoak!


Kontraerasoa: Ez ahal dakite Martyk beti edozein estutasunetik aterako duten salbamendu-jaka eta patinete hegalaria soinean daramatzala?

Iturria: Microsiervos, Imageeknationeko biñeta osoa (benetan pena merezi duena) eta Overthinking It webguneko ikastun nazkagarriki adimentsuek egindako analisi matematikoa (eta hau ere irakurtzen baduzu, hasi pentsatzen lagunekin denbora gehiago eman beharko zenuela).


Comments

Popular Posts