Super Mario 3D Full HD 1080p

Nonahi daukagu gaur egun Bereizmen Handia. Bereizmen Handia ona da. Bereizmen Handia gure laguna da. Bereizmen Handia gizakiaren lagunik onena da. Baliteke solidarioa, ekologikoa eta krisiaren aurkakoa izatea ere. Nullgame Studio izeneko talde batek Super Marioren lehenengo maila kaleratu du, hiru dimentsiotan egina. Bereizmen Handia eta ondorioz mila aldiz dibertigarriagoa.




Lehengo maila hau jeitsi eta probatu dezakezue (baita linuxen ere!).

Iturria: Pixfans, Nullgame.

Comments

Popular Posts