Star Warseko urrun urruneko galaxian ibiltzeko planoa

Arestian Star Trek-eko unibertsoko planoa erakutsi genizuen bezala, hemen daukazue Coruscant Mon Calamarira edo Tattooinera zuzen zuzen eta astirik galdu gabe joateko mapa. Bide batez, Star Wars zaleak pozik izango ditugu, ze gero bere ama hil zutelako eta emaztea ere humeak izateko orduan hilko delako aitzakiarekin alde ilunean sartu eta gureak egin du.


Eta bikain atera nahi duenarentzako galdera: Ezetz aurkitu Star Warseko planeta euskalduna non dagoen eta nola deitzen den. Erantzuna jakin nahi baduzu, adi zure euskarazko blogik frikienera!

Iturria: Pixfans.

Comments

Anonymous said…
Uste dut topatu dudala! Atzerri?
makilakixki said…
Bai ba, baina nik beste bat esan behar nuen. Corellia, Nafarroako Erriberako Corella herria bezala, Nafarron lehendakari maitearen jaioterria (esandako hau injerentzia ote?). Corellia sektorean topatuko duzu, "Deep Core" -tik hurbil.

;-)

Popular Posts