Animo, PSP baten zozketarako garaiz zabiltza eta!

Jasotako mezu multzo ikaragarriaren eskariari erantzunez (jende multzoa erredakzioaren aurrean zuziak eskuan, Springfieldeko bizilagunek sarritan egin ohi duten bezala, bildu egin da Gabonetan), PSP ZX-338 zoragarri honen zozketan parte hartzeko epea luzatu egin dugu.


Beraz, badakizue, Warp Bortzeko jarraitzaile sutsuok, PSP ZX-338 zoragarri bat irabazteko garaiz zabiltzate. Ez izan lotsati eta idatzi iruzkina. Hipnohapoak hala agintzen dizue...

Comments

Popular Posts