Wolfensteinen oinarritutako ordenagailuaren mahaigaina

Hau bai dela bitxikeria. Entzuna neukan jada hiru dimentsiotako mahaigainen , baina honako hau benetako artelana da. WolfenQt Wolfenstein jokoan oinarritutako 3D mahaigaina da. Gauza ezberfinak egiteko, musika entzun, testuak editatu, wolfensteinera jolastu (?) Wolfensteineko korridoreetan barrena sakabanatuak dauden kontsolen bidez egiten da. Ikusgarri bezain gauzaeza (guk hain maite ditugun gauzak bezala). Ikusi gainera nola inplementatzen dituen hainbat wolfenstein mahaigainak bata bestearen barruan.



Iturria: Mundo Geek.

Comments

Popular Posts