MegaPC vs Optimus Mac

Windows vs Apple burrukaren beste kapitulu bat. Oraingoan, Transformers roboten itxura hartuta. Originala, egia esanda, ez da hain originala, baina efektuak nahiko ongi eginak daude. Gabonetako giro lasai eta berrietan eskaseko honentzako egokia. Gozatu ikuskizunaz.



Bide batez, zuek zer zarete, Mac-zale ala Windows-zaleak? Ba ote dago Linux erabiltzen duen izaki arrarorik zuen artean? Ni neu Ubuntuzalea nauzue, adibidez.

Gogora ezazue lehiaketa martxan dagoela. Bidali zuen eranzuna eta irabazi PSP ZX-338 dotore bat! Eta oroitu, Hipnoapoak erantzuna bidaltzeko agintzen dizu...

Comments

Anonymous said…
Ni ere Ubuntuzalea naiz. Zozketa? Begiratuko dut, ea ez den beranduegi...
makilakixki said…
Gora Ubuntu eta Ubuntutarrak! Tira, egia esan behar badizut, badago Ubunturi buruz gustuko ez dudan hainbat gauza. Bertsio berria iristean, zaharrean ederki zebilen zerbait funtzionatzeari uzteko ohitura, adibidez. Baina tira....

Popular Posts