Ixiltasunaren erruduna


Azken egunotan autista moduan banabil hauxe da erruduna. Half Life nire bizitzako jokurik onenen zerrendan bigarren postuan dago (Unreal garaitezinaren atzetik). Azkenean jokoa (eta ordenagailua) erosi eta urte bat beranduago eta Window$ berrinstalatu eta gero (buruzko oharra, ordenagailu berria erostean, beste ezer egin baino lehen sistema osoa berrinstalatu), Half Life 2, joku bikainaren bigarren atalera jokatzeko aukera izan dut. Grafika zoragarriak dituena, hasi bezain laster erritmo bizkorrean murgiltzen zaituena. Ez dut ba denbora gehiago galduko eta banoa, Gordon Freemanen azalean sartuta, ordu pare batez mundu honetatik desagertzera.

Bide batez, ni hemen ez nagoen bitartean, zuen eritzirako jokorik onena zein den eztabaida zenezakete.

Comments

Anonymous said…
Beti izan dut pendiente Half Life probatzea. Niretzako jokurik onena duda gabe Broken Sword (lehenengoa, besteak ez), baina beste asko ere sartu nitzake zerrendan.

Bizio on!
makilakixki said…
Ba begira, ni ez naiz inoiz joko horrekin aritu. Egia esanda abentura grafikoak baino nahiago izan ditut FPS jokuak, Unreal, Half Life, Doom, Call of Duty eta halakoak. Orain noizbehinka Secret of Monkey Island abenturara jokatzen dut (oso dibertigarria) eta Grim Fandango instaltu berri dut, probatzearren soilik. Baina joko hauek denbora luzea eskatzen dute eta denbora batez alde batera uzten badituzu berriz ere ildoa hartzea kosta egiten da. FPS-ekin aldiz, askoz errazagoa da adibidez hamar minutuz aritzea.
Anonymous said…
proba ezazu Bioshock, hamaika sari jaso ditu, istorio oso ona eta anbientazio bikaina !!

orain ordenagailuan Gears of War instalatu berri dut, eta itxura polita du oraingoz...
makilakixki said…
Ez dakit ba nire ordenagailuan ibiliko ote den hain joko berria. Badut hala ere errekamaran joko zaharragoren bat. Deus Ex 2 adibidez. Lehenengoa oso ona zen, fps eta rol jokoen arteko hibridoa, hiru bukaera alternatiborekin eta abar. Dena den Bioshock probatzeko gogoak sartu dizkidazu. emule zorrozten hasi beharko...

Popular Posts