Flash jokoak, 3. atala: Doom


Zer esan dezakegu Doom jokoari buruz? Bere garaian historia egin zuen jolasa, gaur egun inongo FPS-rik egingo ez lukeen bezala. Izan ere izugarrizko grafikoak zituen ( 4 MB RAM eta 25 MHz-etako prozesagailua zuen ordenagailu puska behar zen) jolasa zen alde batetik, baina baita gaur egun baino askoz konpetentzia gutxiago zuelako. Bada, orain, teknikaren aurrerapenen lekuko, nabigatzailean jolas dezakegu Doomera (Firefoxen bada, hobe noski).

Joan den urtean jolastu eta bukatu nuen, eta egia esan behar badut, gaur egungo begiekin begiratuz joko errepikakorra eta istoriorik gabekoa da, baina, noski, testuingututik ateratako analisia litzateke.

Iturria: Vida Extra.

Gehigarria: Jokoaz gehiago gozatzeko Flash Game Maximizer Firefoxerako gehigarria erabili liteke. Nik ez dut frogatu, baina animatzen bazarete konta iezadazue zer moduz dabilen.

Gehigarrirako iturria: Pixfans.


Comments

Popular Posts