Kontsolen aginteen eboluzioa

Bitxia Vida Extran agerturiko kontsolen aginteen eboluzioari buruzko irudia. Ni, egia esanda, ez naiz inoiz oso kontsolazalea izan, batez ere aurrekontu arazoengatik. Baina nire eskuetan, nire uste apalean behintzat, iraultzaileak izan diren hiruak izan ditut, hots, Atarikoa, NES-ekoa (PS edo eta XBox-eko aginteek oinarritzat dutena) eta iraultzailea izango ote den ikustear dagoen Wiimote-a.



Jendearen iruzkinetan aginterik onena zein ote den sutsuki ari dira eztabaidatzen Vida Extran. Zein da zuentzako onena? Iraultzaileena? Ergonomikoena? Arrakastatsuena? Erantzunen artean PS3 bat zozketatuko ....... litzateke baldin eta PS3-a erosteko dirurik banu. Baina zin egiten dizuet noizbait, etorkizun urrun eta fantastikoan, blog honek dirurik emango balu, zozketak egiten hasiko nintzatekeela.

Goraintziak.

Iturria: Vida Extra.

Comments

Anonymous said…
PS3rik ez dut irabaziko baina... niri gehien gustatzen zaidana, SuperNintendoarena. jaja.
makilakixki said…
Guri izebak Atariko bi aginte oparitu zizkigun. Ondoren dirurik gabe geratu edo, ez zuen kontsola erosi, baina orduak eman genituen aginte horiekin telebista aurrean jolasten. Lagun baten izzebak diru gehiago omen zuenez, berari kontsola eta jokoak oparitu zizkionez, bere etxean jolastu nuen, urte dexenteren ondoren. Eta esan beharra dago, garai hartan oraindik ergonomia hitza ez zela asmatu. Hau mina adreilu horrek egiten zuena arratsalde osoa jolasean eman ondoren!

Popular Posts