Fry-ren zuhaitz genealogikoa




Futurama gogoko dut, bai, baina egia esanda ez naiz jarraitzaile sutsua (batez ere La Sextak behin eta berriz kapitulu berak errepikatzen dituelako, inolako ordena argirik gabe gainera, eta horrek edozein gauza ikusteko gogoak kentzen dizkit). Oraingoan Fry-ren zuhaitz genealogikoa dakarkizuet. Ezertarako balio ez duena, baina bitxia dena. Batez ere Fry bera bere autoaitona delako. Bitxia benetan, baina behin Farnsworth Profesorearen hatz luzea ikusita, edozer sinistu dezaket.



Iturria: Pixfans.


Comments

Popular Posts