Wario Land Shake It iragarkia jokoa bera baino hobea?

Baliteke, bai, Nintendoren joko koloretsuak eta pertsonai irrifartsuak gorrotatzea, baliteke ere Xbox 360 edo PS3-a Wii-aren grafika zaharkitu eta atzerakoia baino mila aldiz nahiago izatea. Baliteke ere Wario, Marioren nemesi nazkagarri, zikina eta alproja ezin ikustea. Hori dena gerta daiteke, baina ala eta guztiz ere ezin esan daiteke Wario Lan Shake It iragarkia zoragarria da. Ikusi, ikusi...


(Bai, hemen ez dago inongo bideorik. Egin klik ba irudian eta zuzenean eramango zaitu bideoa ikustera)

Iturria: Eccetia.

Comments

Anonymous said…
Iragarkia bikaina! Kosta zait konturatzea Youtube zatika jausten zebilela baina!
Dena den, lotura oker dago, http bat gehiago dauka.
makilakixki said…
Niri ere kosta zitzaidan. Letra handiak erortzen hasi arte ez nintzen konturatu. Bigarrengo aldiz ikusterakoan ohartu nintzen ia hasieratik hasten dela webgunea suntsitzen. Eta esteka konponduta dago jada. Mila esker Ibai.

Popular Posts